XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan bezala, puntaz beteriko latoizko koilare lodi bat ipini zion lepoan eta burutik inola ere aterako ez zuen moduan estutu zion.

Koilare hau burdinazko katea luze bati lotua zegoen eta katea hau, era berean, pareta bati.

- Gaur gauean euria hasiko balu - esan zion baserritarrak -, lau urtetan nire zakurrak ohantzetzat * ohantze: etzanlekuerabili duen lastoaren gainean lo egin dezakezu, egurrezko etxetxo horretan.

Eta zoritxarrez lapurrak etorriko balira, gogoratu belarriak erne eduki eta zaunka egin behar duzula.

Eta azken ohar hau eman ondoren, baserritarra etxera joan eta atea morroiloz * morroilo: leiho eta ateak ixteko erabiltzen den burnizko barra itxi zuen eta Pinotxo gizajoa, hotzez, gosez eta beldurrez kikildurik geratu zen larraineko bazter batetan.

Eta, amorrazioz beterik eztarria estutzen zion koilarean sartu eskuak noizean behin eta honela zioen negarrez: - Ondo merezia dut! Oso ondo merezia gainera! Alfer arlote bat izan nahi nuen... Lagun gaiztoen kontseiluak jarraitu izan ditudalako, orain zorigaiztokoa naiz.

- Beste asko bezala mutiko on bat izan banintz, lan egiteko eta ikasteko gogoak izan banitu, nire aitarekin etxean geratu izan banintz, orain ez nintzatekeen baserritar honen etxean zakurrarena egiten egongo.

- Ai, berriz, jaioko banintz...! Baina orain berandu da damutzeko eta pazientzia hartu behar!.

Bihotz barnetik atera zitzaizkion hitz hauek eman zioten lasaitasunaren ondoren, zakur-etxetxoan sartu eta loak hartu zuen.